Dindirri

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2020ko abu. 23a, 11:34

Ikusi hitzaren esanahiak

dindirri. 1) iz. Sudurrari darion muki urtsua; sudurretik zintzilik dagoen muskira urtsua.

dindirri. 2) iz.Jantzi batek zintzilik duen zatia.

dindirri, dindirrian. 3) adb.Jantzi, soineko, oinetako edo antzeko zerbaitek atal bat zintzilik daramanean.

Zintzilik dagoen zerbaiti ematen dio izena dindirri hitzak. Izan daiteke sudurretik zintzilik dagoen edo sudurrari darion muskira urtsua, arropa batetik zintzilika dagoen atala, gaizki lotutako abarkak sobera duen soka-muturra… Jantzietan denean beti adierazi ohi du desegoki edo lekuz kanpo dagoen atal bat, ondo kokatu gabea edo lurrean arrastan dabilena. Jantzi edo jantzi-atal hori, dindirri, dindirrian, dingilizka, dindilizka… eramaten da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide