Zatar

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2020ko uzt. 12a, 20:12

Ikusi hitzaren esanahiak

zatar. 1) iz. Ehun zati zahar eta urratua, trapua.

zatar. 2) iz. Garbitzeko edo xukatzeko erabiltzen den oihal-zatia, arpillera baino sendoagoa.

zatar. 3) adj. Itsusia.

Badirudi zatar hitzaren lehen esanahia ehun zati dela, trapu zahar eta urratuarena, eta horrela, inoren hutsak edo akatsak agerian uztea, ezkutuan egon beharrekoa erakustea (inoren) zatar zaharrak aireratzea esaten da. Badirudi, baita ere, ohikoa izan zela norbait iraintzeko lehen erabiltzen zen irain-interjekzioa, norbaiti itsusia deitzeko erabiltzen zena: zatarra halakoa! Hortik, beharbada, gure artean ezagunagoa bilakatu den beste esanahi ohikoagoa: zatar itsusi adjektiboaren baliokidea dena. Geroztik erabilera horretatik etorri dira zenbait esamolde: astoaren ipurdia baino zatarrago / itsusiago astoarekin eginez konparaketa. Beste zenbaitetan gauza ez dago hain garbi. Zatar-ipurdi izan daiteke oso itsusia den norbaiti esateko, baina baita ere kariñozko egoera batean samurtasuna adierazteko: nire zatar-ipurdi halakoa! Gehienetan, ordea, itsusitasuna da nabarmendu nahi dena: horrelako zatarkeriarik ez da egiten!, zatarki portatu zen, zatartu egin da azken aldian.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide