behazun. 1) iz. Isurkari berdexka, likatsua eta mingotsa, gibelak jariatzen duena (eta behazun-xixkuan biltzen dena).
behazun. 2) iz. Hedaduraz, mingotsa, mingostasuna edo samina sortzen duena.
behazun. 3) iz. Behazuna metatzen duen zakutto modukoa, behazun-xixkua.
Behazuna edo bilisa gibeleko zelulek jariatzen duten isurkari berdexka da, behazun-xixkuan biltzen dena eta behazun-hodian zehar duodeno hestera isurtzen dena, gantzen digestioan eragile garrantzitsua baita. Behazunaren berezitasun nagusia bere mingostasuna da, eta ohitura zaharra zen aberea akabatzen zenean behazun-xixkua berehala kendu eta gibeletik bereiztea, haren izaera mingotsak ez zezan gibela edo okelaren zaporea mikaztu. Hedaduraz, mingostasuna edo samina duen, edo besteri eragiten dion, pertsonarengatik esaten da behazun askotxo duela, edo behazun txarrekoa dela. Baita ere behazun jario dabilela, hau da, inguruko jendea samintzen. Bestalde, behazun-xixku berari ere behazun (soilik) deitzen zaio (zitzaion).