arpillera. 1) iz. Iztupazko ehun latza, zakuak-eta egiteko erabiltzen dena.
arpillera. 2) iz. Aipatutako ehun latzez egindako oihal zatia etxeko edo harraskako garbiketak egiteko erabiltzen dena (zena).
Gaur egun plastikozko gaiak erabiltzen ditugu hainbat gauzatarako: poltsak, zakuak, sukaldeko zapi eta garbiketarako nahiz xukadera gisa erabiltzeko, eta ez gara konturatzen plastikozko horiek antigoaleko beste hainbat ordezkatu dituztela. Lehen ohikoak ziren arpillerazko ehunez egindako zaku eta oihal "gauzak" estali edo garraiatzeko. Oihal horien txatalak ere ez ziren alferrik galtzen eta etxeko beste hainbat eginkizunetan erabiltzen ziren: isuritako ura jaso, ontziak edo lurra garbitu, oinetakoen lokatzak kendu…