Zanpa-zanpa

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2020ko eka. 29a, 11:40

Ikusi hitzaren esanahiak

zanpa-zanpa. 1) onom. Jatearen onomatopeia; batik bat, gogo handiz (eta nahiko zabar) jaten denean.

zanpa-zanpa. 2) adb. Etengabe, atsedenik gabe.

zanpa-zanpa. 3) adb. Zanpatuta, zapalduta.

zanpa-zanpa. 4) adb. Jipoiturik, sekulakoak emanda; joz edo errepresio handiz mendean hartuta.

Zanpa-zanpa jatearen onomatopeia izan daiteke, baina kontuan izan hitzaren esanahia gaitzesgarria dela, eta animaliekin eta aziendekin erabiltzen dela, batez ere (mandoak zanpa-zanpa jan zuen behientzat ekarritako pagotxa). Pertsonentzat erabiltzea iraingarria edo arrunkeria izan daiteke. Zentzu bertsuan, zanpa-zanpa izan daiteke etengabe, edo atsedenik gabe egiten den lana edo ekintza: zanpa-zanpa aritu zen aitzurrean goiz osoa. Zerbait zanpatuta edo zapalduta dagoela adierazteko ere erabil daiteke zanpa-zanpa: sudurra zanpa-zanpa (egina) ekarri zuen etxera; zanpa-zanpa egin zapaltzea adierazten baitu: sagarrak zanpa-zanpa egin behar dira muztioa ateratzeko. Azkenik, jipoi handia jaso dutenengatik ere esaten da zanpa-zanpa eginda geratu direla.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide