meta-txorro. 1) iz. Euri-zaparrada batetik babesteko egiten den meta txikia, beti ere erdiko makila edo astarik gabekoa.
Euri arriskua denean, eta oraindik belarra behar bezala ondu gabea dagoenean, euri-zaparrada batetik babesteko egiten den meta txikiari deitzen zaio meta-txorroa. Meta-txorroak ez du izaten makilarik erdigunean, eta ahalik eta biribilena egin ohi da euriak kanpoko belarrak bakarrik busti ditzan eta ez barnekoak. Lurra lehortu eta eguzkia berriz ateratzen denean, meta-txorroak askatu egiten dira eta belarra zabaldu, ontzen jarrai dadin.