Asta, sugatz-asta

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2020ko mai. 28a, 11:04

(Argazkia: Goierriko Hitza)

Sugatza eraikitzeko erdigunean jartzen den haga

asta, sugatz-asta. iz. Sugatza egiteko eta haren erdigunea izan dadin lurrean tinkotzen den haga edo hesola luzea.

Belar-meta egiteko, lehenengo egin behar dena sugatz-asta tinkotzea izan ohi da. Zutik eta lurrari perpendikular jarri haga edo asta hori, eta lurra edo zorua prestatu, lur heze edo bustitik belarra edo garoa babestuko duen sugatz-ohea prestatu. Adar, arbasta, orbel edo zuhaixkak erabiltzen dira (ziren) horretarako.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide