Txuntxur, ipur-tontor, ipur-txuntxur

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2020ko api. 9a, 18:07

Ikusi hitzen esanahiak

txuntxur. 1) iz. Tontorra, inguruak baino goiera handiago duena.

ipur-tontor. 2) iz. Ipurdiko haragia, mamia, ipurdiko muskuluak.

ipur-txuntxur. 3) iz. Ipurdiko mamiak, ipurdiko muskuluak.

ipur-txuntxur. 4) iz. Ipurdiko hezurra, bizkarrezurra amaitzen den hezurra.

Gure artean askoz gehiago erabiltzen da tontor txuntxur baino, baina hala eta guztiz ipurdiaren kasuan ezaguna zaigu hitz hori. Horrela, ipur-tontor hitzarekin batera erabiltzen ditugu ipur-txuntxur edo ipur-txintxur ipurdiko mamiak adierazteko: emakumetzen (edo gizontzen) ari dun gure auzokoa, begira nolako ipur-txuntxurrak hazi zaizkion. Beste erabilera bat badu, ordea ipur-txuntxur horrek. Horrela, ipurtezur deitzen diogu bizkarrezurraren amaierari, baina baita ipur-txuntxur ere, eta esamolde ezaguna dugu ipur-txuntxurrekoa hartu. Modu horretanesaten diogubizkarrezurraren amaieran min hartzeari, ipurdiko hezurrean min hartzeari, min bizi-bizia eta jasaten zaila, portzierto!

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide