apareju, aparailu. 1) iz. Arrantza-tresneria, arrantzan egiteko prestatzen dena.
apareju, aparailu. 2) iz. Zamariaren tresneria.
apareju. 3) adj. Kalifikatzaile gaitzesgarria, bihurrikeriatik hasi eta maltzurkeriara edo gaiztakeriara doana esanahiz.
Ez dira nahasi behar apareju eta aparatu. Aparejuak prestatu egiten dira, beti; arrantzarako, mando edo astoa zamak eraman ditzan prestatzeko… Euskaltzaindiak apareju ez erabiltzea gomendatzen du, bere ordez aparailu idatziz. Baina aparejuk badu beste esanahi bat ere, gure eskualdean, behintzat: gaitzespeneko adjektibo kalifikatzaile gisa erabiltzen da. Horrela, norbaitengatik esaten badugu apareju ederra duk hori!, esan nahi dugu izaera bihurri, maltzur, erronkoso edo endredamakila dela. Era bertsuan beste esamolde hauetan: ez zegoen apareju txarra eginda!, apareju ederrak dituk horren semeak, a zer aparejuak!