Sepultura

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2020ko ots. 28a, 19:48

Ikusi hitzaren esanahiak

sepultura. 1) iz. Hilobia; bereziki, eliza barruko hilobia.

sepultura. 2) iz. Etxekoei zegokien elizako lekua; etxeko bat iltzen zenean elizan argizaiola jartzen zen lekua.

Hemezortzigarren mendearen amaiera aldera agindu zen elizetatik kanpo egin behar zirela hilerriak, osasunak halaxe eskatzen baitzuen, baina handik ia mende batera ere familia bakoitzak izan ohi zuen berari zegokion txokoa, eta txoko horri deitzen zitzaion sepultura. Han ez zegoen hilobirik, baina antzinatik zetorren ohiturari segituz, leku hura zen familiakoaren sepultura, han egiteko errezuak, eta batik bat, han jartzeko argizaiola, etxeko hildakoek argia izan zezaten beste munduan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide