Patrifilioak

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2020ko urt. 24a, 11:48

Zerbait txistu batean egin edo amaitu.

 

patrifilioak. iz. Azkar egiten diren eginkizun, lan edo gainerakoak.

Zerbaiti patrifilioak eman edo patrifilioak egin esaten da zerbait hori amaitzen denean, batik bat eginkizun hori azkar egiten denean. Horrela, esan daiteke, eutsi lanari, neskak, honi patrifilioak eman behar zizkionagu eta… Hala eta guztiz, ironiaz ere erabili ohi da zenbaitetan, eta patrifilioetan ibiltzea da, zenbaitetan, pulamentu handiegirik gabe zereginetan ibiltzea, zerbait egiten aritu kemen handirik gabe, luzamenduetan edo aitzakiak jarriz. Beharbada patrifilio hori gloriaren errezotik dator, "Gloria Patri, et Filio, et Spiritui Sancto. Sicut erat in principio, et nunc, et semper, et in sæcula sæculorum. Amen", esaldi horiekin amaitzen baitziren, maiz, errezoak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide