Amuts, amots

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2020ko urt. 24a, 11:47

Kamutsa, zorroztasuna galdu duena.

amuts, amots. 1) adj. Kamutsa, zorroztasunik ez duena.

Zorrotzaren aurkako esanahia du amuts, amots edo kamuts hitzak: kutxilo hori amotsa dago esan ohi dugu. 1878ko balearen kontuak, aspaldikoak izanik ere, gureganaino luzatu dituzte erroak, eta oraindik ere ezaguna da getariarrek zarauztarrei burla egiteko abesten diguten kantutxoa:

Zarauztarrak txoroak,

balea hiltzera,

arpoia amots-amotsa

harria jotzera.

Batzuek arpoia motza-motza esaten dute, baina badirudi amots-amotsa dela zuzenagoa.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide