Lepatu

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2019ko abe. 17a, 14:43

(Argazkia: Wikipedia)

Zuhaitzak era berezi batean inausi

 

lepatu. ad. Zuhaitzak, batik bat pagoak, neurri batetik gora inausi, erdiko adar nagusia moztuz, ikatza edo egurra egiteko eta aldameneko adarrak haz daitezen utziz.

Aspaldiko ohitura baten arabera, zuhaitzak egurretarako eta, batez ere, ikatza egiteko inausteko era berezi bat erabiltzen zen, adar nagusia moztuz halako goiera batean, baina zuhaitza zutik utziz bere lekuan alboko adarrak bota zitzan. Egurretarako ala ikatza egiteko pagoekin hala egiten zen eta pago motzak ziren horrelako inausketarekin sortzen zirenak, eta pago lizarrak berez, inausi gabe, hazten zirenak. Hala eta guztiz, pago motz edo pago lizar biak espezie bera dira Fagus sylvatica.

 

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide