gorraize. iz. Gorreri arina; gorreri antzekoa edo.
Gorraizea du / dauka, gehienetan gorreri arina adierazteko erabiltzen da, norbait gorra izan gabe entzuteko zailtasunak dituela adierazteko, baina badu beste ukitu gaiztoa ere, hau da, entzun nahi ez duenaren gorreria da gorraizea. Horrela, esaten dugunean Gure mutikoa gorraizeak jotzen du lanera deituz gero, esan nahi dugu mutilak ez- adituarena egiten duela lanera ez joateagatik.