babo. adj. Ergela, zozoa, adimen gutxikoa; irain-hitza.
Babo irain-hitz gisa erabiltzen da, askotan; iraina beste esanahi zehatzik gabe. Irainaren maila handiagoa egin nahi denean, apaindu egiten da adjektiboa eta, horrela, esan ohi da: Hi, babo odolkia! edo Isilik egon hadi, babo arraioa! Getarian asko erabilia da, zenbaitetan herriko marka antzekoa izanik. Horrela: Hi baboa al haiz? edo Hik zer esan behar didak niri, babo puta!