zorne. iz. Zauri edo zaldar bateko handitu gaiztotuetan sortzen den isurkari lodi zuri-horixka, pasmoa.
Zornea da zauriak edo zaldarrak (erlakiztenak, esaterako) gaiztotzen edo infektatzen direnean sortzen duten isurkari zuri-horixka. Zauri bati edo erlakizten bati zornea sortzen zaionean zornatu egin dela esan ohi da. Herri-medikuntzak uste izan du elorri zuriak (Crataegus monogyna) eta zorne belarrak (Senecio vulgaris) erremedio onak zirela zorneari aurre egiteko. Honela dio esaera zahar batek: Arantza beltzak zornatu, elorrarantzak osatu.