danbateko. iz. Kolpe gogorra; kolpe horren ondoriozko hotsa.
Kolpe gogorra eta, batez ere, ozena emateari deitzen diogu danbatekoa ematea; baita ere (mahaian) danbatekoa ematea da norbaitek arrazoi gogorra esatea, edo indarkeria zantzuak erakustea bere iritzia sendotu edo aurrera eramateko. Beste era batera danbatekoa jo esaten da, eta danbatekoa eman esamoldearen esanahi bertsua du.