Txalamatika

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2019ko urr. 28a, 16:04

Ikusi hitzaren esanahiak

txalamatika. 1) iz. Hitz egiteko modu nahasia edo iluna, ondo ulertzen ez den hizkera, hiztunak ez duelako zentzuzko konturik esaten edo hitz egiteko era nahasia (eta gehienetan zaratatsua) duelako.

2) iz. Zarata, buila, soinu nahasia, animaliek edo pertsonek sortzen dutena.

3) iz. Pertsonak hizketan atera dezaketen zarata ulergaitza, hitz-hotsa, berbaroa.

Etimologistek diote txalamatika hori gramatikatik etorria dela, baina gaur egun, gure inguruan, behintzat, ulertzen ez den hitz-hots edo zarata adierazteko erabiltzen da, berriketa ulergaitza, zarata handia eta nahasia, aditzen zaila den berriketaldia edo hitz-hotsa. Pertsona-talde zaratatsu batengatik esan ohi da xakelak putzuan baino txalamatika handiagoa ateratzen dutela.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide