daratulu. iz. Zura eta kidekoak zulatzeko erabiltzen den tresna aho-bihurria.
Garai bateko eskuzko zulagailua da daratulua (Zarautzen taatulu, taladro); burdinazko barra edo iltze luzea, beheko aldean aho kiribilduarekin eta goian eraztun bat han kirtena zeharka sartu eta gurutze antzeko bat osatuz. Goiko kirten edo zur-barrari eraginez beheko ahoak biratzen du eta zurean zulo biribila egiten.