Atsomotz

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2019ko abu. 12a, 11:58

Ikusi hitzaren esanahiak

atsomotz. 1) adj. Mozkotea eta zabal-antzeko emakume adintsua; emakume gizentxoa.

atsomotz. 2) adj. Emakume gordina, osasun onaren itxura duena, emakume erakargarria, edade pixka batekoa izanik ere.

Atsomotz deitzeak izaera gaitzesgarria izan ohi du ia beti, norbaiten adin handitxoari eta gerri edo ipurdien zabaleroari egiten baitio erreferentzia, baina ez beti; zenbaitetan hiztunarena baino adin gehiago duen eta oraindik gorpuzkera trinkoa duen emakume bati buruz esan ohi da. Horrela: hori duk atsomotza! esamoldeak izan dezake hori duk emakume puska! esamoldeak izan dezakeen halako kutsua, oraindik gordina dagoen norbaiti buruz ari garenean. Horrelakoetan, hitz markatua da eta esanahiak badu sexu-ukitua, eta erabilera ez da politikoki zuzena, nahiz ez izan zuzenean iraingarria.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide