Antzila, antzadila

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2019ko uzt. 23a, 15:27

Sokari ertzean jartzen zaion zurezko kakoa

antzadila, antzila. iz. Sokari (batez ere gurdiaren gainekoa lotzeko erabiltzen denari) alde baten ipintzen zaion zurezko kibizta, lokarriak hobeto irrist egin dezan, edota karga-sokari ertz batean jartzen zaion kakoa, belar-karga lotzerakoan indar egin eta belarrari estu heltzeko.

Antzila zurezko uztai edo adar mehe samarrez egindako zirrindola bat izan ohi da, soka baten muturrean jarria eta sokaren beste ertza uztai horretatik pasatu eta sokarekin lotutakoa estutzeko balio izaten duena. Zenbaitetan, uztaia izan ordez, kako edo txardango baten eitea izan ohi du, baina helburu berarekin erabiltzeko.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide