Oilo-ipurdia jarri

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2019ko uzt. 23a, 14:51

Oiloak duen larruaren antzeko azala jarri

oilo-ipurdia jarri. lok. Hotzak, beldurrak edo beste zerbaitek eraginda larruazaleko ileak tentetu eta azala pikor txikiz bete.

Oilo ipurdiarekin loturik aurreko lokuzio hori (oilo-ipurdia jarri) maiz erabiltzen da, hotzak eragindako fenomeno hori (larruazaleko ileak tentetu eta azala pikor txikiz bete) gertatzen denean, baina bada beste lokuzio bat gero eta gutxiago erabiltzen dena: (norbaitek) oilo-ipurdia jan eta esan nahi du: berritsua izan oso, une jakin batean norbaitek asko hitz egin.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide