Zaputz

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2019ko uzt. 4a, 18:46

Muzinaldia, umore txarra

zaputz. 1) iz. Muzinaldia, umore txarra.

zaputz. 2) adj. Jendearen lagunarteari ihes egiten diona.

Bi eratara erabiltzen da zaputz hitza. Bat, adjektibo gisa, lagunarteari uko egiten dion jendea kalifikatzeko erabiltzen da, jende zaputza, sozializatzeko ohiturarik ez duena. Izen bezala erabiltzen dugunean, zaputz hitzak muzinaldia adierazten digu, zapuztu umore txarrez jartzea da, eta norbaitek zaputza hartu, edo zaputza harrapatzen du haserretzearen ondorioz, isilik eta muturtuta geratzen denean, Hala dagonean zaputzean dagoela esan ohi dugu, eta zaputzak egiten ditu muzinduta geratzen denak. Norbait zapuztuta dagoen aldia haren zaputzaldia da, eta erraz zapuzten dena zapuztia.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide