Mantelina

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia

Buruzapia

mantelina. iz. Burua estaltzen duen zapia, buruzapia, batez ere emakumeek elizara joateko eramaten dutena (zutena).

Garai batean emakumeentzako ezinbesteko jantzia zen mantelina, elizaren barruan zeuden bitartean burua estalita egon behar izaten baitzuten. Apaingarria ere izan ohi zen, enkajea edo farfailarekin, hainbat ekitaldirekin (askotan frankismo garaiko ekitaldi handiusteekin) lotua. Norbait harro samar badabil, batez ere janzkera dotore eta handiustekoarekin, eta burla egin nahi bazaio, esaten zaio: Bai komeni astoari mantelina!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide