Neskamotz

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2019ko apirilaren 23a

Neska aski hazia

neskamotz. 1) iz. Neska aski hazia, neska nerabea.

Ohikoa da heldu batek edo edadeko batek nerabetasunera iristen ari den neska bati buruz hitz egitean erabiltzea; esaterako, hori duk neskamotza egina dagoena Manuelaren alabatxoa! Maiz, baina ez beti, badu halako sexu-ukitua, neskamotz hitz horrek balio baitu adierazteko ume izatetik nerabe izatera heldu dela neska hori, eta, bide batez, baduela sexu-erakargarritasuna.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide