mizkin. 1) adj. Gutxi jaten duena.
mizkin. 2) adj. Janari arruntenei muzin egiten diona.
Alde batetik, mizkina da gutxi jaten duena, zerbaitengatik jangartxu dagoena, jateko gogorik gabe; beste batetik, mizkina da janari arruntei muzin egiten diona, berak nahi dituen jakiak bakarrik estimatzen dituena, janari askori muzin egiten diona. Jatun txarra denari, mizkina dela esaten zaio.