burukote. iz. Gauza pisutsuak (suila, buru-otarrea edo zernahi gauza) buru gainean eramateko ontziaren eta buruaren artean erabiltzen zen trapuz egindako babes biribila.
Buru gainean gauza pisutsuak eramateko trapuz egindako txapel handi edo tankerako babesari burukote deitzen zaio zenbait lekutan (Zarautzen, esaterako) eta sorki edo solki beste batzuetan. Burua babesteko beharrezko gaia izan ohi zen. Besterik ez zegoenean, soinean zeramaten mantalarekin egin ohi zuten burukotea emakumeek; horregatik, mantalaz solkia egin esaten zaio egoera zail batean eskura dagoenarekin konpontzeari.