Baldinbaitere

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2019ko ots. 27a, 17:08

Nahaia edo itxaropena adierazteko

baldinbaitere. part. Nahia edo itxaropena adierazten duen partikula.

Etorkizunean guk nahiko genukeen edo hala gertatuko den zerbaiti buruz desio duguna markatzen du partikula horrek: gure etxe hori zutik gertuko ahal da, baldinbaitere, ez al da agindutakoa egiteaz ahaztuko, baldinbaitere… Zenbaitetan izan ohi du horrez gaineko esanahirik ere, mehatxu punttua duena, batik bat; esaterako, norbaitek dio: Larunbatean joango naiz zuen etxera bisita egitera, eta erantzuna, itxaropena eta mehatxua nahastuz: Etorriko ahal haiz, baldinbaitere!

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide