kaleume / kalekume. 1) iz. Baserri-giroan ari garela, giro horretatik kanpokoa dena, herritarra, kaletarra.
kaleume. 2) iz. Kalea atsegin zaiona, kaletarra, etxean egotea baino kalean ibiltzea gehiago atsegin zaiona.
Norbaitek, baserri-giroan ari dela, kaleumea esan ohi dio baserriko (edo arrantzale-) bizimodua arrotz egiten zaionari, kaletarra dela adierazteko, ez dela beretarra eta, maiz, gutxiespenezko ñabardurarekin: kaleume ezjakina adierazteko.