Antigoaleko hiztegia

Zilipurdika

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2019ko ots. 12a, 14:35

Hitzaren esanahiak ezagutzeko, egin klik izenean

zilipurdika. 1) adb. Airean, burua behera eta zangoak gora, itzuliak eginez.

zilipurdika. 2) adb. Hankaz gora; zerbait hankaz gora edo nahasia uzten denean esaten da.

Zilipurdika edo itzulipurdika, bere oinarrian, burua beheratu, ipurdia gorantz dela hankekin indar egin eta buruz gain itzulia egitea da, txiribuelta egitea, baina hedaduraz ere erabiltzen da, nahasmena edo ordenarik gabeko lekua adierazteko: zilipurdika utzi dituzte gelako aulkiak (hankaz gora, erorita…). Horrelakoetan txikigarria ere erabiltzen da: txilipurdika. Mozkortutakoan oreka galdu eta erortzea ere zilipurdi egitea da esaera zaharrak dioenez: Txurrut bat, txurrut bi, konturatzeke zilipurdi.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide