Antigoaleko hiztegia

Aztarren

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2019ko ots. 12a, 14:32

Arrastoa, aztarna

aztarren. iz. Zah. Arrastoa; aztarna.

Zenbaitetan arrastoa adierazi nahi du (goizeko buruko minaren aztarrenik gabe nago); beste batzuetan aztarna, gertatutakoaren arrastoa (desagertu zen eta inork ez zuen haren aztarrenik atera). Inoren edo ezeren aztarrenik ez edukitzea dainoren edo ezeren seinalerik ez edukitzea, inori edo ezeri buruz ezagutzarik ez izatea. Zerbaiten aztarrenak atera, berriz, zerbait horren arrastoa aurkitzea da, zerbaiti buruzko seinaleak edo informazioa lortzea, eta aztarrenik ez atera, seinalerik ez aurkitzea, zerbaiti buruzko arrastorik edo informaziorik ez lortzea.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide