Antigoaleko hiztegia

Panpot / ogi-panpot / panpota

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2019ko urt. 29a, 11:57

Hitzen esanahiak ezagutzeko, egin klik izenean

panpot, ogi-panpot. 1) iz. Garai batean egiten zen ogi handi, biribil eta sendoa.

panpota. 2) adj. Gizena edo biribila, batez ere aurpegiari dagokionez.

panpota. 3) adj. Lasaia, patxada handia duena.

Antigoaleko egur-labeetan hainbat ogi mota egin ohi ziren, eta horietako bati panpot edo ogi-panpot deitzen zitzaion: biribila zen, sendoa eta handia. Gero, dirudienez, ogi biribilei, handi edo txiki, panpot deitzen zitzaien. Panpota adjektibo gisa ere erabiltzen da, aurpegiaren gizentasuna eta, batez ere, haren biribiltasuna adierazteko (agian konparaketa batetik etorritako metafora da: panpot baten itxurako aurpegitik edo). Erne! Hitz honek gaitzespen marka du, ia iraingarria baita, eta baita genero marka ere: emakumekin erabili izan da batik bat. Badu beste esanahi bat ere: pertsona lasaia, patxada handia duena. Esango nuke adiera honetan ere baduela gaitzespen ukitua (patxada gehiegikoa, pertsona lasaiegia adierazteko erabiltzen dela), eta genero-marka: neska/emakumeekin erabiltzen dela, batik bat.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide