eskuarin. 1) adj. Jotzeko joera duen pertsona; batez ere umeekin erabiltzen da.
eskuarin. 2) adj. Lanerako prestasun berezia duena, lan finak edo zailak egiteko trebetasuna duena, manitas dena.
eskuarin. 3) adj. Eskulanak bizkor egiten duena, batez ere josi, brodatu edo antzeko lanari buruz ari garenean.
Bi esanahi baditu eskuarin hitzak; alde batetik, bere adiera txarra edo gaitzespenekoan, besteri jotzeko joera duena da eskuarina, erraz jotzen duena, eta bestetik, eskulanak egiteko trebetasuna edo bizkortasuna adierazten du.