Antigoaleko hiztegia

Fidakaitz/fidagaitz

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2019ko urt. 25a, 13:09

Fidatzen ez dena.

fidagaitz / fidakaitz. adj. Fidatzen ez dena.

Ahaztu samar daukagun adjektiboa da fidagaitz (Zarautzen fiakaitz esan ohi da eta piakaitz bere bertsio zaharrenean). Hitza ez da batere urbanoa eta badu mendi usain dexente. Gainera, esanahi zuzena fidatzen ez dena bada ere, gehienetan kutsu ezkorra izan ohi du, hau da, mesfidatia edo beti susmoarekin ibili ohi den pertsona izendatzeko erabiltzen da gehien bat.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide