bargasta. 1) iz. Txerri eme gaztea.
bargasta. 2) adj. Pertsonez ari garela, ausarta, lotsagabea. Emakumeez mintzatuz erabili ohi da, batez ere.
Perrtsona lotsagabeari esan ohi zaio; emakumeei, eta, batez ere, neskei, eta hitzaren esanaia da bihurria, ausarta, lotsagabea, bizia, matraka… Zer uste ote du neska bargasta horrek! Adjektiboak kutsu gutxiesgarria hartzen du zenbaitetan, emakume lotsagabea, bastoa, hezi gabea adierazteko, eta lizunkeria marka eraman dezake, batez ere bargastona azpimarratzen denean; horrelakoetan, emakume edo neska gizonzalea adierazteko erabili ohi da.