ttotto. iz. Haurren hizkeran, txakur txikia.
Haurren hizkeran ttotto izendatzen da txakur txikia. Hainbat esamolde osatzeko ere erabiltzen da, esaterako, hoa ttottoaren salara! esaldiak adierazten du antzarak ferratzera edo neguko haizearen beroa hartzera bidaltzea norbait. Fidatzeko ez den zerbait adierazteko esaten da ttottoaren herrena dela, sinesgarritasun gutxikoa, alegia. Norbaitekin kokoteraino jartzen direnean, gure auzoko Urola bailarakoak esan ohi diote: hi, jarduiok ttottoari!