Antigoaleko hiztegia

Txilista, ur-txilista

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2018ko aza. 12a, 11:58

Ur poxi bat, ur pittin bat

ur-txilista. iz. Ur pittin bat (gutxitasuna adierazteko erabiltzen da ia beti), putzu txikia.

txilista. iz. Likido pittin bat.

Ura mugimenduan doanean, ur-txirrista esan ohi da; esate baterako, erreka batean ur pittin bat besterik ez doala adierazteko. Txilista hitzak poxi bat adierazten du, likido pixka bat: bota iezaiok pattar-txilista bat kafe horri. Era bertsuan erabiltzen da txorrostada: hark kafea beti anis-txorrostada batekin hartzen zuen.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide