Antigoaleko hiztegia

Mandeuli

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2018ko urr. 29a, 19:13

Hitzaren esanahiak ezagutzeko, egin klik izenean

mandeuli. 1) iz. Euliaren antzeko intsektua (Hippobosca equina), marroia eta distiratsua, batez ere zaldi eta abelgorriei mihi zorrotz eta xurgatzaile batez zizta egiten diena; astunak eta aspergarriak dira, behin eta berriro xurgatzen dutenak.

mandeuli. 2) iz. Grina, irrika.

mandeuli. 3) iz. Behin eta berriz gauza desatsegin bera errepikatzen saiatzen dena.

Mandeuliak ospe txarreko euliak dira, setatiak baitira, eta izaera hori adierazteko erabiltzen da maiz; esaterako, mandeuliak baino astunagoa izan esaten dugunean, esan nahi dugu norbait aspergarria dela, astuna, gogaikarria. Era bertsuan, mandeuliak baino azal gogorragoa eduki esaten zaio arduragabea,  lotsagabea edo zipotza denari. Mandeulik  izan du generoko harremanetan gaitzespeneko esanahia. Mandeuliak dira neska batengana behin eta berriro joaten direnak era aspergarrian, erdarazko baboso edo moscón hitzen ordezkoa izan daiteke: neskaren inguruan han zebiltzan zenbait mandeuli. Bigarren esanahiarekin (grina, irrika) agertzen da esaera zahar honetan: Norberak jakiten du bere mandeulien (grinen) berri.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide