txirikorda. 1) iz. Hainbat gai txorten edo zurtoindunak (baratxuri, tipula, piper…) hiru sortetan banatu eta elkarren artean behin eta berriz gurutzatuz eratzen den korda modukoa.
txirikorda. 2) iz. Buruko ileak hiru sortatan (edo gehiagotan) banatu eta elkarren artean behin eta berriz gurutzatuz eratzen den korda modukoa, muturrean lotzen dena.
txirikorda. 3) iz. Hariekin, sokekin edo kidekoekin, era berean egiten dena.
Garai batean tipulak eta baratxuriak txirikordatu eta esekita gordetzeko ohitura handia zen. Lezka hostoak erabiltzen ziren oinarri horretarako, eta haien artean tartekatzen ziren baratxurien edo tipulen zurtoinak. Santiago egunean (uztailaren 25a) izaten da Gasteizen baratxurien azoka. Garai batean, bestalde, sanferminetatik etxera itzultzean ohitura zen baratxuri txirikorda bat ekartzea, sanpelaioetan erroskilak ekartzea zen bezalatsu.