Antigoaleko hiztegia

Katramila

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2018ko urr. 23a, 10:19

Kontu nahasia

katramila. iz.Kontu edo egoera nahasia eta korapilatsua.

Zerbaitetan aritu eta gauzak nahasten direnean katramila sortu dela esan ohi da, eta zerbait oso nahasia edo korapiloz betea dagoenean katramilatsua dela. Esate baterako, arrantza egiteko aparejoa nahasten denean, erraz askatzeko moduan ez dela katigatzen denean, katramilatu egin dela diogu(katrapilatu eta katranbilatu ere erabiltzen dira esanahi berarekin).

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide