Antigoaleko hiztegia

Gibel-handi / gibelaundi

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2018ko urr. 17a, 16:54

Lasaia, patxada gehiegizkoa

gibel-handi. adj. Gauzak patxada handiegiz hartzen dituena.

Norbait patxada handikoa denean, batez ere gehiegiz lasaia, esan ohi zaio gibelaundia dela, gibel handia duela edo gibel handikoa dela. Era bertsuan, esaten da: (halako) gibel onekoa da edo (halakok) ez du gibel txarra! Lotsak utzi eta zerbaitetara ausartzeko kemena hartzeko gomendio egin nahi zaionari, (ezertarako) gibelak edukitzeko esaten zaio; egia da gibelaren ordez potroak esatea askoz ohikoagoa eta adierazkorragoa dela, baina genero marka nabarmena du esaldi horrek. Pertsona bat sendoa dela esateko, handia, osasuntsua, gibelean harrik ez duela esaten da, edota gibelean harri askorik ez duela.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide