Antigoaleko hiztegia

Arrandu

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2018ko urr. 17a, 16:52

Pitzatu, arrakalatu

arrandu. ad. Hezetasun edo ur gabeziaz lurrean (edo beste nonbait) pitzatuak sortu; pitzatu, arrakalatu.

Lehortearen eraginez lurra pitzatzen denean, lokatz lehorrean arrakalak sortzen direnean, lurra arrandu egin dela esan ohi da (zen). Zarautzen bi gauzetarako erabili ohi zen aditz hori: batek txakolinarekin du zerikusia, besteak arrantzarekin. Bai barrikak edo bai txalupak (zurezkoak) eguzkiaren gehiegizko indarretik babestu beharrekoak dira. Izan er, bai bat eta bai bestea eguzki-galdatan uzten badira haien oholak bihurritu edo trinkotu egin daitezke eta arrakalak sortu; orduan esaten dugu barrika, edo txalupa, arrandu egin dela, eta horixe da inolaz ere nahi ez duguna, barrika batean barneko mama goxoa galtzeko bidea emango luketen pitzadurak sortuko liratekeelako eta txalupan, aldiz, itsasoko ura ontzi barrura sartzeko bideak. Beraz, itsasoko ontziak, egurrezkoak zirenean, barrikak, tinak eta antzekoak arrandu egiten ziren urik gabe utzi eta eguzkipean zeudenean; hori ez gertatzeko, gure zaharrek ureztatu egiten zituzten eguzkitan egon behar zutenetan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide