zokor-mazo. 1) iz. Lur-mokorrak (zokorrak, lur-koskorrak) birrintzeko erabiltzen den tresna, zurez egindako mazo kirten-luzea.
zokor-mazo. 2) adj. Traketsa, baldarra, trauskila.
zokor-mazo. 3) adj. Kaikua, hezigabea, artaburua.
zokor-mazo. 4) adj. Egoskorra, behin eta berriro bereari eusten diona.
Zokorra deitzen zaio lur-mokorrari, nolabaiteko koskorra osatzen duen lur-zatiari. Hazia erein nahi denean, zokor horiek birrintzea komeni da, eta horretarako alper-harria erabili ohi da (zen), edota eskuz egiten zen lana zokor-mazo bat erabiliz. Egoskorkeriaren adierazgarri da tresna hori (mataputxa edo arkamurka ere erabiltzen dira konparaketak egiteko), eta horrela esaten da: (halako) zokor-mazoa baino egoskorragoa da edo (halako) zokor-mazoa bezain egoskorra da. Konparazioa egin gabe ere erabil daiteke, adjektibo gisa: zokor-mazo hutsa duk hori!, baina halakoetanegoskorkeriaz gain beste esanahi bat du zokor-mazo horrek, alde batetik hezigabearen kutsua duena, eta bestetik traketsa edo baldarrarena.