txori-kaka. 1) iz. Txoriaren zirina, txoriaren gorotza.
txori-kaka. 2) iz. (adj.) Garrantzirik ez duena, txikikeria, huskeria.
Txori-kaka ez izan esan ohi da zerbait edo norbait badela adierazi nahi denean. Hizkera informalean erabiltzen da, batik bat, broma edo ironia erabiltzean, baina haserrea ere adieraz dezake: zer uste du horrek, ni txori-kaka naizela!