Antigoaleko hiztegia

Artaburu / lokotx

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2018ko urr. 10a, 16:53

Hitzen esanahiak ezagutzeko, egin klik izenean

artaburu. 1) iz. Artoaren burua.

artaburu. 2) adj. Norbait argi gutxiko pertsona dela adierazteko erabiltzen den irain hitza: artaburu!

lokotx. 1) iz. Artaburua aletu eta artale guztiak kendutakoan geratzen dena.

Artaburu aletuak deitura ugari ditu: lokotx, txokor, txorokil, koskol, oskol, arto-koskor, txolkots, txokota… Zarautzen erabiliena lokotx da (zen). Ezeren harrokeria eta txorokilen (lokotxen) sua laster amaitzen omen dira. Norbait haserretzen denean, harremanak edo berriketa eteten dela adierazteko, beste formula askoren artean, esan ohi da: hoa artaburuak jorratzera!

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide