Antigoaleko hiztegia

Almitz / albitz

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2018ko urr. 5a, 10:57

Mendi eta larre-ertzetako belarra

albitz. iz.  Landare gramineoa (Brachypodium pinnatum), belar txarra, larrea edo soroa zaintzen ez denean edozein lekutan ugaltzen dena, batez ere karetsuak diren lurretan. Zarautzen almitz deitzen zaio.

Torto handiak egiten dituen landarea da, larreen artzetan edo mendian hazten dena, animaliek ez baitute asko astimatzen beste ezer badute jateko. Hostoak gogorrak eta ertz zorrotzekoak dira (urratuak egin ditzakete larruazalean). Esan ohi da oso irristakorra dela eta kontu handiz ibili beharra dagoela albitza dagoen mendietan, horietan errezagoa izaten baita amiltzea. Albitzaren hosto iharrak onak dira su hartzeko, hortik dator esaera: albitz iharra baino suharrago norbait haserrekorra dela edota edozein txikikeriagatik sutan jartzen dela adierazteko. Oso ondo ohituta dagoen norbait kexatzen denean, esaten zaio: Alpapara ohituari albitza mikatz, alegia, gaizki ohituta zaude eta edozein lan gogor edo jaki basto ez zaizkizu atsegin.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide