Antigoaleko hiztegia

Zonzongo

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2018ko urr. 5a, 10:55

Hitzaren esanahiak ezagutzeko, egin klik izenean

zonzongo. 1)  adj. Bizipoz gutxiko pertsona, gogogabekoa, iluna, beti besteren itzalean bizi dena.

zonzongo. 2)  adj. Pertsona baten izaeraz ari garela, grazia gutxikoa, txisparik ez duena, gatzik gabekoa.

zonzongo. 3)  adj. Nerbio gutxiko pertsona, kemenik ez duena.

Ez da irain-hitz izatera iristen, eta normalean graziarik edo gatzik gabeko pertsona bati buruz ari garenean erabiltzen da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide