Hitzaren esanahiak ezagutzeko, egin klik izenean

alu. 1) iz. Emakumearen eta ugaztun emeen sexu-organoa.

alu. 2) adj. Esangura zehatzik gabeko irain hitza; hizkera arruntean erabiltzen da (zaindu gabeko hizkera, alegia).

Sexu-organoak izendatzea tabu izan den aldetik, alu ez beste hainbat hitz erabili dira emakumearen sexu-organoak adierazteko, horietako batzuk gaurkotasuna galdurik badute ere. Horrela, baginaren sarrera esateko erabili izan dira: bateko urrea, epaia, epaitxoa, erretena, hankarteko erretena… Alua esan ordez deitu zaio gaztaina-lakatz, gaztaina-morkol, gaztaina-morkots, gonapeko leuntasun, hankarte, hankarteko erreten, izterrondoko, krabelin beltz, matxana, morkots, motta, mottin, motz, orri biko liburu, oskol, potorro, potota, pototin, pottotta, pottottin, potxin, potxo, potxola, potxolin, potxorra, potxotxa, tortola, txirla, xorro goxo, zozo-habia…

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide