Antigoaleko hiztegia

Lakatz

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia

Hitzaren esanahiak ezagutzeko, egin klik izenean

lakatz. 1) iz. Gaztainaren oskol arantzatsua, morkotsa (gaztaina-lakatza, gaztaina-morkotsa).

lakatz. 2) adj. Latza, zakarra, goxotasunik gabekoa.

lakatz. 3) iz. Zakilari ematen zaizkion izen ugarietako bat.

Zakila hitz tabua izan da, zalantzarik gabe, eta hura izandatzeko hainbat eta hainbat izen erabili dira, horien artean lakatz. Lakatza sartu erabili izan da larrua jo adierazteko, beti ere hizkera arrunt eta baldarrean; bestalde, ziria sartu, norbait engainatu, norbaiti trapukeria bat egin adierazteko ere erabiltzen da esamolde hori: ederra lakatza sartu zioat!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide