Antigoaleko hiztegia

Lepazuri / lepatxuri

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2018ko ira. 1a, 12:38

Hitzen esanahiak ezagutzeko, egin klik izenean

lepazuri. 1) iz. Gorputza mehea eta muturra luzea dituen ugaztun haragijalea (Martes foina).

lepatxuri. 1) iz. Lepazuria.

lepatxuri. 2) iz. Emagaldua.

Lepazuri edo lepatxuri bere txikigarriak animalia bat izendatzen du, baina, garai batean, baita emagalduak ere, beharbada paparra aski bistan eta bularraldea agerian zutelako halaxe deitzen zitzaien. Lepatxurietara joatea putetara joatea zen.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide